XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2 Zu ere musikagile zara

...-Alajainkoa! Pirinio gainetan zehar zebilen gizonak ez zuen nolanahiko musikazaletasuna izango zioen Nereak.

-Bai, euskaldunok beti izan dugun eta gaur ere badugun, musikazaletasuna goraipatzekoa da.

Edozein herritan abesbatza, musika-banda, txistulariak, soinujoleak, musika-jaialdiak etab. aurkituko ditugu...

-Gogoko al duzue musika?

-Bai horixe, oso! adierazi zuten.

-Oso ondo.

-Astia duzuen bakoitzean, entzun ezazue musika.

-Ondoren, nahi izanez gero, azaldu zeuen inpresioak elkarri, edo adierazi gorputz-mugimenduen bidez, koru batean parte hartu...

-Baina batzuek ezin dute abestu, edo hobeto esanda: zenbaitzuek ongi abesten dute, baina beste batzuek ez adierazi zuen Alexanderrek.

-Zenbait haur oso korrikalari onak dira, eta beste batzuk, berriz, motelagoak, ez da egia?

-Eta haur batzuk besteak baino hobeto mintzatzen dira...

-Abesteko garaian ere ezberdintasunak azaltzen zaizkigu, gauza normala da hori.

-Haur guztiek edo gehienek dakite oinez ibiltzen edo korrika egiten, ezta?

Haur batek ongi abestu ezin dezakeenean, inork erakutsi ez diolako izaten da ia beti, baina gehienetan musikarako gaitasunik ez duela esaten da.

-Astakeria handia da hori!

-Edozein haurrek du gustukoa musika...